
Dima Rockmaster 07
Ekainak 8-9
2005ean sortu zenetik, munduko espezialista hoberenak biltzen dituen gertakari honen helburua kirol eskaladaren zabalkundea izan da, Dima eta bere Baltzolako koba, kirol eskaladan jarduteko munduko leku garrantzitsuenetakoa da, bertan trebatu izan direlarik Euskal Herriko aditu honenak.
Dima Rockmaster 2007ko edizioa, kirol eskaladaren nazioarteko txapelketa, ekainaren 8an eta 9an burutuko da Bizkaiko herri honetan.
Aurreko edizioen antzera, espezialitate honetako munduko gizon eta emakume inportanteenak parte hartuko dute, eta aurtengo edizioak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu hiru leihaketa eta erakustaldi batean.
Baltzolako probaEliteko kirolariek bi froga egin beharko diote aurre, bat harkaitzean eta bestea rokodromoan. Harkaitz eskalada saioa Baltzolako koban ospatuko da ostiralean, ekainaren 8an.Mutilek, 8c/c+ zailtasuneko bidea bistaz gauzatu beharko duten bitartean, neskek, 8bko horma gainditu beharko dute. Partaideren batek zailtasuna gaindituz gero, mutilen kasuan, munduko marka berria ezarriko liteke eta nesken kasuan, errekorra berdinduko litzateke.
Gizonezkoek burutu beharreko bidea, Nuska, Mikel Maeso Piwi-k ekipatu du eta nesken bidea aldiz, Standa izenekoa, Iñaki Marcok prestatu du.Prestatzaileak proposatutako zailtasun gradua baieztatzeko, Josune Bereziartu, Iker Pou eta Dani Andrada eskalatzaileak aurretiaz frogatuko dituzte.RockmasterLarunbata gauean, ekainaren 9an, Dimako plazan jarritako rokodromoan zailtasuneko eskalada burutuko da. 2005ean erabilitako instalazio bera da. Ion Gurutz Lazkoz eta Ander Gardeazabal nazioarteko ekipatzaileak ekipatutako bideetatik munduko eskalatzaile hoberenak paregabeko kirol ikuskizuna eskainiko dute.
Partaidetza:
Mutilak:
Tomas Mrazek: Txekiarra, egungo munduko txapelduna zailtasuneko eskaladanPatxi Usobiaga: Euskalduna, Munduko Kopako egungo txapelduna.Alex Chabot: Hainbatetan munduko txapelduna eta Munduko Kopako garailea ere. Dima Rockmaster 05eko txapelduna.Klemen Becan: Eslobeniarra. Munduko bostgarrena eta gazte mailako munduko txapelduna.Christian Bindhammer: Alemaniarra. Gaur egungo Alemaniako txapelduna.Hauei seigarren eskalatzaile bat gehituko zaie.
Neskak:
Angela Eiter: Austriarra. Munduko Kopako txapelduna eta munduko txapelduna ere. Dima Rockmaster 05eko garailea.Muriel Sarkany: Frantziarra. 2003an munduko txapelduna. Munduko Kopako hamaika neurketako garailea.Emily Harrington: Estatu Batuarra. Egungo munduko txapeldun ordea. 2006ko Master Serre Chevaliereko garailea.Maja Vidmar: Eslobeniarra. Munduko Kopako azken saioaren garailea eta Europako Junior mailako txapelduna.Irati Anda: Euskalduna. Estatu mailako txapelduna.
Hauei seigarren eskalatzaile bat gehituko zaie.Herri mailako openaRockmasterra jokatuko den rokodromo berdinean ospatuko da, ekainaren 9an, larunbata, egunez. Nahi duen eskalatzaile orok izena eman dezake.Dry-tooling ikustaldia estatuko aditu nagusiek kirol ikusgarri honen erakustaldia egingo dute.
Rockmaster edizio berri honen berrikuntza hau ekainaren 8an, gauean izango da. Jonathan Larrañaga, Carlos Logroño, Manu Cordova, Israel Blanco, Jordi Tosas eta Carlos Garcia izango dira partehartzaileak. Hauek guztiak dry-toolingean, izotz eskaladan eta beste kirol modalitate batzuetan mundu mailako curriculuma dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario