lunes, 28 de mayo de 2007

IRATI ANDA 2007 ESPAINIAKO TXAPELDUNA



Euskal Herrian eskalatzaile oso trebeak ditugu, bai mutiletan, bai nesketan. Nesketan, Irati Anda 2007KO ESPAINIAKO TXAPELDUNA dugu. Berataz gehiago jakin nahi baldin baduzu sartu zaitez bere webgunean:


martes, 22 de mayo de 2007

eskaladari buruzko ALDIZKARIAK






Zoritzarrez ez ditut eskaladari buruzko euskarazko aldizkaririk aurkitu, baina erderazko pare bat aldizkari aurkitu ditut oso interesgarriak direnak: Desnivel eta Escalar izenekoak. Hauekin gozatu nahi baduzu hurrengo helbidean dituzu salgai


bestela zuen herriko liburudendetan edo kioskoetan suposatzen dut aurkituko dituzuela

jueves, 17 de mayo de 2007

DIMA ROCKMASTER 07




Dima Rockmaster 07


Ekainak 8-9




2005ean sortu zenetik, munduko espezialista hoberenak biltzen dituen gertakari honen helburua kirol eskaladaren zabalkundea izan da, Dima eta bere Baltzolako koba, kirol eskaladan jarduteko munduko leku garrantzitsuenetakoa da, bertan trebatu izan direlarik Euskal Herriko aditu honenak.
Dima Rockmaster 2007ko edizioa, kirol eskaladaren nazioarteko txapelketa, ekainaren 8an eta 9an burutuko da Bizkaiko herri honetan.
Aurreko edizioen antzera, espezialitate honetako munduko gizon eta emakume inportanteenak parte hartuko dute, eta aurtengo edizioak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu hiru leihaketa eta erakustaldi batean.
Baltzolako probaEliteko kirolariek bi froga egin beharko diote aurre, bat harkaitzean eta bestea rokodromoan. Harkaitz eskalada saioa Baltzolako koban ospatuko da ostiralean, ekainaren 8an.Mutilek, 8c/c+ zailtasuneko bidea bistaz gauzatu beharko duten bitartean, neskek, 8bko horma gainditu beharko dute. Partaideren batek zailtasuna gaindituz gero, mutilen kasuan, munduko marka berria ezarriko liteke eta nesken kasuan, errekorra berdinduko litzateke.
Gizonezkoek burutu beharreko bidea, ‘Nuska’, Mikel Maeso ‘Piwi’-k ekipatu du eta nesken bidea aldiz, Standa izenekoa, Iñaki Marcok prestatu du.Prestatzaileak proposatutako zailtasun gradua baieztatzeko, Josune Bereziartu, Iker Pou eta Dani Andrada eskalatzaileak aurretiaz frogatuko dituzte.RockmasterLarunbata gauean, ekainaren 9an, Dimako plazan jarritako rokodromoan zailtasuneko eskalada burutuko da. 2005ean erabilitako instalazio bera da. Ion Gurutz Lazkoz eta Ander Gardeazabal nazioarteko ekipatzaileak ekipatutako bideetatik munduko eskalatzaile hoberenak paregabeko kirol ikuskizuna eskainiko dute.
Partaidetza:
Mutilak:
Tomas Mrazek: Txekiarra, egungo munduko txapelduna zailtasuneko eskaladanPatxi Usobiaga: Euskalduna, Munduko Kopako egungo txapelduna.Alex Chabot: Hainbatetan munduko txapelduna eta Munduko Kopako garailea ere. ‘Dima Rockmaster 05’eko txapelduna.Klemen Becan: Eslobeniarra. Munduko bostgarrena eta gazte mailako munduko txapelduna.Christian Bindhammer: Alemaniarra. Gaur egungo Alemaniako txapelduna.Hauei seigarren eskalatzaile bat gehituko zaie.
Neskak:
Angela Eiter: Austriarra. Munduko Kopako txapelduna eta munduko txapelduna ere. ‘Dima Rockmaster 05’eko garailea.Muriel Sarkany: Frantziarra. 2003an munduko txapelduna. Munduko Kopako hamaika neurketako garailea.Emily Harrington: Estatu Batuarra. Egungo munduko txapeldun ordea. 2006ko ‘Master Serre Chevalier’eko garailea.Maja Vidmar: Eslobeniarra. Munduko Kopako azken saioaren garailea eta Europako Junior mailako txapelduna.Irati Anda: Euskalduna. Estatu mailako txapelduna.
Hauei seigarren eskalatzaile bat gehituko zaie.Herri mailako openaRockmasterra jokatuko den rokodromo berdinean ospatuko da, ekainaren 9an, larunbata, egunez. Nahi duen eskalatzaile orok izena eman dezake.Dry-tooling ikustaldia estatuko aditu nagusiek kirol ikusgarri honen erakustaldia egingo dute.
Rockmaster edizio berri honen berrikuntza hau ekainaren 8an, gauean izango da. Jonathan Larrañaga, Carlos Logroño, Manu Cordova, Israel Blanco, Jordi Tosas eta Carlos Garcia izango dira partehartzaileak. Hauek guztiak dry-toolingean, izotz eskaladan eta beste kirol modalitate batzuetan mundu mailako curriculuma dute.

lunes, 7 de mayo de 2007

9a+ BIA BAT ESKALATZEN

Pasa den astean eskalada bien zailtasunari buruz zehozer gehiago ikasi genuen. Aste honetan, 9a+, hau da gaur egun eskalatu lortu den biarik zailenetariko baten bideo ikusgarri bat duzue ikusgai. Hain zuzen Espainian kokatuta dagoen La Rambla eskalada guneko bideoa. Gozatu ezazue.

miércoles, 2 de mayo de 2007

eskalada BIEN ZAILTASUNA


Bien zailtasuna
Aspaldidanik darabilgu buruan eskaladan bien zailtasuna neurtzeko erabiltzen diren izen eta zenbakien inguruan azalpen txiki bat emateko. Gure inguruko jendeak sarri entzuten gaitu “… biak V+ mailakoa da eta beste hori 6a…” eta horrelakoak. Batek baino gehiagok esango du honek txotxolotuta daude, zer dira hainbeste zenbaki, letra eta + horiek?
Zenbaki, letra eta + ez osotutako hitz hauek, bien zailtasuna neurtzeko eta adierazteko erabiltzen dira. Zaitasuna 5 faktore garrantzitsuren mendean dago:

§ Heldulekuaren forma eta tamainan
§ Heldulekuen arteko distantzian
§ Paretaren inklinazioan
§ Mugimendu kopuruan
§ Atseden lekuak


Puntu hauek kontuan hartuta eskalada bat osatzen da:


I Eskuen erabilpen urria eskatzen duen mendiko pausua

II Eskuak erabiltzea derrigorrezkoa da igotzeko eta soka erabili daiteke.

III Eskalatzen hasi beharra dago.

IV Eskalada erresa helduleku oso onekin.

V Zailtasunak hasten direneko puntua.

V+ Inoiz eskalatu gabeko pertsonen limitea da hau. Gradu honetan pareta bertikaletan eskalatzen hasten da.

6a Nahiko zaia. Presa txikiak.

6a+ Gero eta zailago.

6b Gero eta zailago.

6b+ Gero eta zailago.

6c Zaia. Mugimendu teknikoak, erresistentzia eta indarra eskatzen ditu.

6c+ Gero eta zailago.

7a Oso zaila. Presa guztiak oso txikiak dira. Postura oso behartuak.

7a+ Gero eta zailago.

7b Gero eta zailago.

7b+ Gero eta zailago.

7c Oso oso zaila. Esfortzu psikikoa beharrezkoa da.

7c+ Gero eta zailago.

8a Muturreko zailtasuneko eskalada. Oso maila fisiko zein psikiko handia eskatzen du.

8a+ Gero eta zailago.

8b Gero eta zailago.

8b+ Gero eta zailago.

8c Gero eta zailago.

8c+ Gero eta zailago.

9a Oso muturreko eskalada.

9a+ Gaur arte eskalatzea lortu den zailtasunik handiena. Hiru lekutan aurkitu daitezke honelako biak: The Realization (Frantzia),Flex Luther (USA) eta La Rambla (Españan). 2001ean lortu zuen lehenengo aldiz Chris Sharman zailtasun honetako bia bat irekitzea.

lunes, 23 de abril de 2007

eskalada ESKOLAK


Aupa lagunok eskaladan berriak bazarete eskalada eskola ezberdinetara apuntatu zaitezkete. Hona hemen internet aurkitu dezakezuen estatu mailako eskalada eskolen bilatzailea, berton Euskal Herriko eskalada eskola garrantzitsuenak aurkituko dituzu.




martes, 17 de abril de 2007