Eskalada klasikoa
Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 30 metrotik 30 metrora aseguratzen dira luzeak. Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.

Kirol eskalada
Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.
Eskalada artifiziala
Horma artifizialean egiten den kirol eskalada da. Material gutxi eskatzen du eta nahiko segurua da. Harkaitzerako entrenamendu gisara erabili ohi da, baina berezko konpetizioak ere baditu. Horma artifizialeko txapelketak hiru motatakoak izan daitezke: zailtasun proba, abiadura proba eta boulderinga.
BoulderingaModalitate hau atletikoa eta oso segurua da. Horma txikietan praktikatzen da, artifizialetan zein naturaletan. Berezko txapelketak baditu, baina entrenamendu modura ere praktikatzen da.
Big wall
Izenak dioen bezala, horma handietan praktikatzen da. Maiz, egunak behar dituzte eskalatzaileek hormaren goiko aldera ailegatzeko, eta hormatik zintzilik igarotzen dituzte gauak ere. Teknika handia eta material berezia behar dira eskalada mota honetarako
Izotz eskaladaIzotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.

